EUSKAL PRESOAK

Elkarretaratzera deitu du Etxerat-ek, azken istripua salatzeko

Valdemoroko espetxetik itzultzen ari zirela, istripua izan zuten euskal preso baten gertukoek larunbatean. Presoen sakabanaketak aurten eragindako hirugarren istripua da.

Valdemorora bidean izan dute ezbeharra. @GETXOTIK
2016ko maiatzaren 16a
08:42
Entzun

Algortako bi lagunek izan zuten istripua bisitatik bueltan. "Fisikoki onik" dira biak. Gertatutakoa salatzeko eta istripua izan dutenei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzera deitu du Etxerat elkarteak gaurko eta biharko. 

Iruñean: gaur, 20:00etan, PPren egoitza parean.

Gasteizen: gaur, 19:00etan, Andre Mari Zuriaren plazan.

Donostian: gaur, 19:00etan, Bulebarrean, udaletxearen inguruan.

Bilbon: bihar, 19:00etan, Arriagan.

Bestalde, etzi prentsaurreko bat emango du elkarteak.

Etxerat-ek gogorazi du hil honetan 27 urte beteko direla sakabanaketa politikaren "aplikazio sistematiko eta orokorretik". Era berean, elkarteak azpimarratu du "politika hori mantentzearen alde dauden alderdi politiko guztien ardura bere ondorio guztien gainekoa" dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.