Politika

Elkarri eraldatu egingo da, eta giza erakunde berri bihurtu

Elkarri sortu zenetik 13 urte bete direnean beraien egitekoa bete dutela, eta orain ziklo berria hasi behar dutela iritzi diote. Gaur, aurrera begira zer egin erabakitzeko batzarra egin dute, eta giza erakunde berri batera eraldatzea erabaki dute. Iruñean egin duten batzarrean lau proposamen zituzten aztergai: jarraipena, berritzea, eraldatzea, edo behin betiko desagertzea.

2005eko azaroaren 19a
16:59
Entzun
Ohar batekin jakinarazi du Elkarrik, eraldatzea erabaki duela.VIII. Biltzar Nagusia egiten ari dira, eta %82,9aren bozek eraldatzearen aldeko aukera egin dute. Elkarrik emandako datuen arabera, berritzaren alde %7,89 azaldu dira; jarraitzearen alde %0,65 eta desagertzearen alde %1,32. Abstentzioa %7,24koa izan da.

Urriaren 22an hasi zuten Biltzarra, eta abenduaren 17an amaitzekotan dira. Han eztabaidatzen ari diren oinarrizko ponentziak bost dokumentu ditu: Balantzea, diagnosia, Elkarriren egitekoa, etorkizunerako aterabideak, eta proposamen zehatz bat.

Gaur, lehen lau puntuak eztabaidatu eta bozkatu dituzte, alegia, etorkizunari begirakoa, eta zeuden lau aukeretatik —jarraipena, berritzea, eraldatzea, edo behin betiko desagertzea—, eraldatzea erabaki dute. Oinarrizko ponentziari 49 emendakin aurkeztu dizkiote, eta haietatik 36 onartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.