bilerak

Elkarrizketa erronda abiatuko du ezker abertzaleak

EAJko kideekin bilduko dira bihar arratsaldean, eta alderdi guztiekin abiatu nahi dituzte harremanak.

Oihana Elduaien Uranga.
2011ko urriaren 26a
18:10
Entzun

ETAk borroka armatua behin betiko utzi duela jakinarazi ostean, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ez du ezker abertzalea bere bilera errondara gonbidatu, baina ezker abertzalea ez da elkarrizketa politikoetatik aparte geldituko. Berak abiatuko du bilera saila, eta bihar arratsaldean bertan EAJko ordezkaritza batekin bilduko da. BERRIAk jakin ahal izan duenez, “alderdi guztiekin abiatuko duen harreman dinamikaren baitan kokatzen da” bilera hori.

Nazioarteko Konferentziaren eta ETAren jardun armatua uzteko iragarpenaren ostean sortu den egoera berrian “egin beharreko urratsez” hitz egitea da harreman horien helburua. Bere iritzian egin beharrekoa zer den argi dauka ezker abertzaleak: gatazkaren konponbide politikorako eztabaida abiatzea, batetik, eta “salbuespen egoerako neurriak ezabatzea”, bestetik. Neurri horiek ezabatzea Sortu legeztatzea eta presoen eskubideak betearaztea litzateke, besteak beste.

Euskal Herriko alderdiekin ez ezik, eragile sozialekin eta sindikalekin eta Herrialde Katalanetako alderdiekin ere egingo dituzte batzarrak. Katalanekin hitz egiteko garaian Txelui Morenok eta Pernando Barrenak osatuko dute ezker abertzaleko ordezkaritza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.