Espainiako Gorteetarako hauteskundeak / Biharamona
"Elkarrizketa eta galdu den askatasuna berreskuratzeko" eskatuko dio EAk Zapaterori
Eusko Alkartasuna oso pozik mintzatu da atzoko emaitzak direla eta. EAk eutsi egin dio Madrilen zuen diputatuen aulkiari –Begoña Lasagabaster atera da Gipuzkoan–. Jose Luis Rodriguez Zapaterori "elkarrizketa eta urte hauetan, maila askotan, galdu den askatasuna berreskuratzeko" eskatuko dio Eusko Alkartasunak, eta Euskal Herrian "benetan apustua egiteko garaia" iritsi dela uste du Begoña Errazti EAko presidenteak, Euskadi irratian adierazi duenez.
"Baditugu lan ederrak koiuntua historiko honetan, eta ez bagara mugitzen orain, subiranotasunaren bidean ez baditugu urratsak ematen, nik uste dut urte asko egongo garela hemen orain arte bezala, eta hori guk ez dugu nahi. Beraz, orain ikusiko dira apustu serioak dauden gure herrian", azpimarratu du Erraztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu