Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena

Elkarrizketa mahaian esertzeko eskatu dio Esquivelek Madrili, eta indarkeria utz dezala ETAri

Gernikako Juntetxean egin du deialdia Bakearen Nobel saridunak, bonbardaketaren 70. urteurrena gogoratzeko egin den ekitaldian. Perez Esquivelez gain, bakearen alde aritzeagatik nabarmendu diren hainbat hiritako alkateek eta bonbardaketatik bizirik atera ziren zenbait lagunek parte hartu dute ekitaldian.

2007ko apirilaren 26a
15:07
Entzun
Minutuko isilunearekin hasi dute Gernikako Juntetxean bonbardaketaren 70.urteurrena gogoratzeko ekitaldi ofizial nagusia: bakearen aldeko manifestua irakurtzea eta sinatzea. Adolfo Perez Esquivel 1980 Bakearen Nobel saridun argentinarra izan da hizlari nagusia, eta egungo egoera politikoari lotutako mintzaldia egin du. Hala, elkarrizketa mahaian esertzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta indarkeria utz dezala, berriz, ETAri.

Gorabeheren gainetik "bake bidearen bila" jarraitzeko galdegin dio Madrili, "hitzegitera esertzeko", indarkeria espirala amaiarazteko bide bakarra hori dela iritzita. "Nahikoa indarkeria izan da", ohartarazi dio, berriz, ETAri, eta bide hori behin betiko uzteko eskatu. Euskal Herriaren "erresistentziarako gaitasuna" goraipatu du, eta etorkizina eraikitzeko oroimenaren garrantzia nabarmendu.

Esquivelek ez ezik, Mario Molina Kimikako Nobel saridunak, eta bakearen aldeko lanean engaiatuta dauden hainbat hiritako alkateek parte hartu dute ekitaldian, hala nola, Hiroshimakoak (Japonia) etaOswiecimgoak (Polonia). Bonbardaketatik bizirik atera ziren zenbait lagun ere izan dira, Jaurlaritzako, Bizkaiko eta Gernikako agintariekin batera.

Egun osoan jarraituko dute ekitaldiek, Gernika 07/70ek antolatutakoek, zein Gernika Batzordeak deitutakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.