Bakea eta bizkidetza

"Elkarrizketa zintzorako" aukerak badaudela uste du lehendakariak

Iñigo Urkulluk begi onez ikusi du PPk 'Askatasuna eta Elkarbizitza' izeneko lantalde bat sortzeko aurkeztu duen mozioa.

Iñigo Urkullu lehendakaria eusko legebiltzarreko saio batean. ADRIáN RUIZ DE HIERRO / EFE
Berria
2015eko urriaren 7a
10:34
Entzun

Lehendakariak uste du aurretik "urteetako lana" egina badagoela "elkarrizketa zintzoak" abiarazteko. Horrekin batera, adierazi du, berdin zaiola zein den ponentzia eta horren izena, garrantzitsuena gaia lantzea dela. "Oinarri nahikoa badago denbora gehiago ez galtzeko".

Urkulluren aburuz, "itxaropena sortu du" Arantza Quirogak Hasier Arraizen hitzen gainean egindako interpretazioa. Horrekin batera, positiboki baloratu du EH Bilduko hainbat buruk aurreko astean idatzitako gutuna. Bertan "indarkeria beti biderik okerrena" dela adierazi zuten koalizio abertzaleko kideek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.