Elkarrizketak hasteko eskatu dio ELAk Espainiako Gobernuari

2011ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Gatazka konpontzeko elkarrizketak hasteko eskatu dio ELAk Espainiako Gobernuari. Sindikatuaren iritziz, presoen egoerari heldu beharko lioke lehenik, eta bertan behera utzi orain arteko espetxe politika. Komunikabideetara igorritako ohar batean, ELAk bat egin du euskal presoen eskubideen alde urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioarekin. CNT sindikatuak ere dei egin du ekimenean parte hartzera. Halaber, Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek ere agertu dute euren babesa: AB eta NPA alderdiek, Anai Artea elkarteak eta Bizi mugimenduak, besteak beste. 10.000 milatik gora atxikimendu jaso ditu ekimenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.