"Espainian dagoen pluraltasuna hobeto azaldu eta errekonozitzeko, autogobernuei bultzada" emateko prest dago PSOE hango Antolakuntza idazkari Jose Blancok esan duenez. Bultzada hori "kontsentsu handiz autonomia estatutuak aldatzea" litzateke.
Edozein modutara, PSOE ez dago prest "izaera singularreko" proposamenak onartzeko. "Erreformen garaian gaude" azpimarratu du Blancok, "eta erreforma horiek gure ordenamendu konstituzionalera ahal den hobekien egokituta egin behar dira, horrela, Espainia osatzen duen lurralde bakoitza Estatuaren arkitektura globalean erosoago egon dadin".
Autogobernuan aurrera egiteko "itxaropen handia" dutela jakinarazi du PSOEko Antolakuntza idazkariak. "Patxi Lopezek estatutu berrirako proposamen bat egin du, eta hori indar politiko guztiekin akordioa lortuta egin nahi dugu". Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri hori ez egitea leporatu dio, "konfrontaziorako proposamen bat aurkeztu zuen, eta ez akordiorako".
EAEko hauteskundeen ostean akordioa hori lortzeko "elkarrizketaren aroa" irekiko dela uste du. "Garai berrietan gaude. Apirilaren 17ko emaitzak markatuko duen garai berrian, elkarrizketa eta elkar ulertzearen garaian". Horretarako, baina, "elkarrizketan sinestea" ezinbestekoa dela azpimarratu du.
Politika
"Elkarrizketaren aroa" iritsi dela uste du Blancok
"Euskadin, beste modu batetara gobernatzeko garaia iritsi da" PSOEko Antolakuntza idazkari Jose Blancoren iritzian, eta apirilaren 17an egingo diren EAEko hauteskundeen ostean "elkarrizketaren aroa" iritsiko dela uste du. Izan ere, "autogobernuari bultzada" eman nahi diotela dio, "autonomia estatutuak kontsentsu handiz aldatuz". Baina, edozein modutara ere, esan duenez, "indar politiko guztiak" bilduta hartu behar da "autogobernuan aurrera" egiteko akordioa. ETB2ko 'El Punto' saioan egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpenok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu