Maiatzaren 20an Ibarretxerekin biltzekoa dela eta, orain arteko jarrera aldatzeko eskatu dio Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari. Azkarateren arsbera, orain arteko bileretan ez da benetako elkarrizketarik izan, Ibarretxe lehendakariak zer esaten zion entzun gabe Zapaterok aldez aurretik "ezetza" erabakita zuelako.
"Orain arteko bilera guztietan ezezkoa izan da erantzuna: Estatutu proposamenari ezezkoa, Legebiltzarrari proposatu zion bide orriari ezezkoa, eta proposamen irekiari ere ezezkoa. Aldez aurretik erabakitako ezezkoa da", esan du Azkaratek Herri Irratian egin dioten elkarrizketan. Hori dela-eta, oraingo bileran beste jarrera bat izateko eskatu dio Espainiako gobernuburuari, elkarrizketari "egiaz" heltzeko. "Entzun eta hitzegin dezala berriro, baina egiaz, ez orain arte bezala", azpimarratu du.
Politika
Elkarrizketari "egiaz" heltzeko eskatu dio Jaurlaritzak Zapaterori
Orain arte Ibarretxerekin egin dituen bileretan ezezkoarekin erantzun duela nabarmendu du Miren Azkarate bozeramaileak, "aurretiaz erabakitako ezetzarekin, entzun gabe".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu