politika

Elkarrizketari ekiteko ETAren menia esplizitua behar dela iritzi dio Llamazaresek

IUko koordinatzaile nagusiak, Gaspar Llamazaresek, esan du negoziazio mahai bat osatzeko beharrezkoa dela ETAk borroka armatua uzteko ageriko aldarrikapena egitea, nahiz eta zenbait indarkeria agerpen —kale erasoak, kasu—gertatzen jarraitu. IRAren adibideak, gatazkak konpontzeko elkarrizketa bidea urratzea ezinbestekoa dela erakusten du IUko buruzagiaren iduriko. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek.

2005eko uztailaren 29a
13:10
Entzun
Atzo IRAk borroka armatua utzi eta soilik bide politikoari eusteko hartutako erabakia albiste ona dela aipatu du Llamazaresek,eta hori ikusten ez dutenek arazoak konpontzeko elkarrizketaren bideak ukatzen dituztela.

IRAk emandako urratsak bakerako bidea irekiko du Irlandan, eta Euskal Herrian ere gauza bera gertatzekoLlamazaresen ustez, beharrezkoa da ETAk ageriko menia bat aldarrikatzea. Nolanahi ere, Llamazaresek gaineratu du horrek ez duela esan nahiindarkeria agerpen batzuk —kale erasoek, kasu— irauten badute elkarrizketari ezin zaionik heldu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.