Elkartasun adierazpen gehiago jaso dituzte auzipetuek nazioartetik

2011ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Egunotan Bateragune auzia salatu dute Friendship taldeko eurodiputatu Bairbre de Brun irlandarrak eta Frieda Brepoels flandriarrak, Irlandako Parlamentuko diputatu Padraig MacLochlainn errepublikanoak eta Suitzako legebiltzarkide eta Euskal Herriko Gatazkaren Irtenbide Elkarrizketatuaren Aldeko Suitzako Parlamentuko taldeko kide Joseph Zisyadisek, eta auzipetuen absoluzioa eskatu dute haiei sostengua adierazteaz gain.

Nazioartetik babes mezuak etenik gabe ari zaizkie iristen auzipetuei. Autodeterminaziorako Gernika Sareak ere kezka azaldu du auziarengatik; munduko hainbat herrialdetako hautetsiek osatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.