Elkartasun Eguna eginen da Larresoron, urtarrilaren 16an

Askatasunak antolatu jardunaldi hau euskal preso, iheslari eta haien senideei elkartasuna adierazteko unea da

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Askatasunaren urteko jardunaldi nagusienetakoa da Elkartasun Eguna. Datorren iganderako finkatua dute, Larresoron (Lapurdi). Euskal preso eta iheslari politikoei eta haien senideei babesa eta elkartasuna adierazteko momentua izatea nahi du Askatasunak. Urtero bezala, «Euskal Herriaren kontrako errepresioaren eta ihardukitzeen balantzea» eginen da, eta «lan erronkak» eta «konpromisoak» gogora ekarriko ditu Askatasunak.

Bazkariarekin hasiko dira, eta, ondotik, 17:00etan, ekitaldi politikoa eginen da. Red Hot Niples, 121 Krew eta Varlin taldeek musika jaialdia emango dute, eta hala amaituko dute Elkartasun Eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.