Euskal Herritik kanpo ere Bateragune auzia gertutik jarraitzen ari direnaren hainbat jakinarazpen egin dituzte Europatik eta mundutik. Alderdi politikoak, pertsona ezagunak, hautetsiak... Atzo Hego Afrikako Alderdi Komunistak salatu zuen ezker abertzaleko kideak auzibidean egotea, eta elkartasuna helarazi zien auzipetuei.
Bartzelonan, berriz, bertako Euskal Herriaren Adiskideak elkartekoek deituta elkarretaratzea egin zuten Sant Jaume plazan. Katalunian, joan den ostiralean alderdi politikoetako, kulturako eta gizarte mugimenduetako 90 pertsona ezagunek plazaratutako agiriaren ondotik iritsi da atzoko elkarretaratzea.
Elkartasun eta salaketa elkarretaratzea egin dute Bartzelonan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu