Irudia. Donostia
ELKARTASUN KEINUA IBAZETAREN ALDE
«Eskandalua da». Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak ez du ulertzen zergatik dagoen Josetxo Ibazeta bere idazkaria auzipeturik; hainbat gaztek Usotegi etxea okupatu zutenean izan zuen jarreragatik deklaratzera joan behar izan zuen atzo Ibazetak, eta alboan izan zituen, Donostiako alkatearekin batera, udal gobernuko hainbat kide. Elkartasuna adierazi nahi izan zioten. Aditzera eman zutenez, Ibazetak udal gobernuaren irizpideen araberako jokabidea izan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu