Duela hamabost urteko otsailaren 20an itxi zuten euskara hutsezko kazeta bakarra zena, Egunkaria. Kolpe gogorra izan zen langileentzat eta euskal gizartearentzat oro har. Egun ilun haren urteurrenean, elkartasun mezuak izan dira nagusi sare sozialetan, eta baita Andoaingo ekitaldia ere.
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Elkargoak, esaterako, gogora ekarri dute ezen, justiziak Egunkaria-ri eta langileei arrazoia eman arren, "sortutako kalte eta minak" ez duela atzera-bueltarik: "Urteek argitu dute, gainera, itxierak ez zuela inolako oinarri juridikorik izan eta ideologia zein hizkuntza errepresioek bakarrik eusten ziotela ekintza polizialari".
Ez dira, ordea, bakarrak izan. Sare sozialetan ere asko izan dira hamabost urte atzera egin eta gertatutakoa salatu dutenak.
Gaurko egunez orain dela 15 urte itxi ziguten euskaldunon #Egunkariapic.twitter.com/bfH9cQV1ka
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2018(e)ko otsailak 19
Batzuek diote, ondo baino hobeto gogoratzen dutela non zeuden irailaren 11 hartan, nik ordea, ondo baino hobeto akordatzen dut, duela 15 urte, esnatu bezain pronto amak atsekabez zein amorruz esan zidana:
— Kattalin Miner (@MKattalin) 2018(e)ko otsailak 20
- #Egunkaria itxi diten, Egunkaria!
Gaur 15 urte gezurra ari zuen euskaldunon lurraldean, kazkabar bortitzezko erauntsi gogorra. Gaur ere gezurra ari du, xiri-miri nahi bada. Orduan eta gaur gezurrek melatuta, gezurretan beratuta, gezurrek bezatuta @katuajea#EgunkariaBetiGogoan#Egunkaria
— Idurre Eskisabel (@idurreski) 2018(e)ko otsailak 20
Egunkaria-ren itxieraz idatzi dute Miren Amurizak eta Paul Bilbaok ere euren zutabeetan:
'Geroa zugan, nigan, gugan' @paulbilbaohttps://t.co/7CV9NW9nbHpic.twitter.com/wVnrwXAh25
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko otsailak 20
'Besarkada bat' @MirenAmurizahttps://t.co/WlS2KLKdXzpic.twitter.com/yzyIeg8gs3
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko otsailak 20