euskal herria

Elkartasuna, "herri harresia" eraikitzen

Joan den asteartean jarri zuten martxan Aske Gunea, aurreko egunean Espainiako Auzitegi Gorenak Donostiako zortzi gazteri seina urteko espetxe zigorra berretsi ostean. Geroztik, zabalduz joan da ekimenak jasotako babesa. Bideoa: Aske Gunea. [YouTube]http://youtu.be/8ipRaugB_Mc[/YouTube]

2013ko apirilaren 15a
19:08
Entzun

Aske Gunea babesa agertzeko tokia izatea nahi zuten zigortutako gazteek, eta halaxe izaten ari da. Pasa den asteartean Bulebarrean martxan jarri zutenetik gero eta gehiago izan dira gazteei elkartasuna adierazteko hara batu direnak.

Goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortziak arte egoten dira han gazteak, eta hamaika ekitaldi egin dituzte dagoeneko: tailerrak, antzerkia, musika...

Han hasi eta amaitu zen larunbatean auzipetuei babesa emateko manifestazioa; milaka herritarrek gazteekiko "konpromisoa" agertu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.