18/98 auziak bere garaian PPren Gobernuak zituen behar politikoei erantzuten dio, auzipetuen iritzian. Horretarako atxiloketak eta torturak egin, eta enpresak zein komunikabideak itxi direla gogorarazi dute. Euskal Herriaren aldeko edozein ekintza "kriminalizatu" dela salatu dute. Hala ere, auzipetuen iritzian Euskal Herriak aurre egin dio erasoari, eta konponbide demokratikoa ezinbestekotzat jotzen du.
Euskal Herriaren aldeko jarduerak egitea epaituko dutela iritzi diote auzipetuek, eta horregatik, epaiketa Euskal Herriaren eskubide politiko eta zibilen aldeko bozgorailu bihurtuko dutela iragarri dute.
'18/98 auzia'
Elkoro: "Euskal Herriaren aldeko jardueren zilegitasuna defendatuko dugu epaiketan"
Azaroaren 21ean hasiko da '18/98 auziko' epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. 59 lagun epaituko dituzte, eta haien izenean Iñigo Elkorok azaldu duenez, "epaiketa Euskal Herriaren aldeko jardueren zilegitasuna eta jarraipenaren aldekoa" bihurtu nahi dute. Gainera, "estrategia errepresibo horren hilobia" izatea ere lortu nahi dute. Izan ere, beraien iritzian, Euskal Herriaren aldeko edozein ekintza "kriminalizatu" nahi izan da auzibide horiekin. Nolanahi ere, euskal gizarteak "erasoari" aurre egin diola azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu