Kolonbiako bahiketa

ELNk aske utziko ditu Asier Huegun eta beste sei turistak, "Kolonbiako etorkizunari keinu bat egiteko"

ELN Nazio Askapenerako Armada kolonbiarrak Asier Huegun donostiarra eta harekin bahitutako gainontzeko sei turistak aske utziko dituela iragarri du gaur. Turisten entrega pixkanaka egiten joango direla adierazi dute, eta Huegun izango da askatuko duten lehena. Litekeena da aste honetan bertan aske gelditzea, gerrilako buruek elizako bitartekariekin adostu duten konpromisoaren arabera.

2003ko urriaren 28a
16:41
Entzun
Alberto Giraldo Medellingo aztzapezpikuak eman du erabakiaren berri, Itaguiko espetxean preso dagoen Francisco Galan ELNko bozeramailearekin bildu eta gero. Galanek ordea, baldintza bezala Santa Martako mendietan bizi den "krisi humanitarioaren onartzea" jartzen du, Sierra Nevadako inguruan bizi diren indigena eta kolonoen artean dagoen gatazka dela medio.

"ELNk sei turista bahituak askatzeko Elizak egin dion eskaera onartu du", esan du Giraldok. Artzapezpikuaren esanetan, Asier Huegun askatauko dute lehenik, eta gero Beni Daniel, Ortaz Ohayon, Ido Joseph Guy eta Erez Altawil israeldarrak, Reinhilt Weigel alemaniarra eta Mark Henderson britainiarra utziko dituzte libre.

Asier Huegun batzorde humanitario baten aurrean askatuko dute. Batzorde hori Eliza Katolikoaren ordezkaritza batek, NBEko kide batek eta ELNko kide Francisco Galan eta Felipe Torresek osatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.