ELA sindikatuak AHTren kontrako eta tren sozialaren aldeko manifestazioa egin du gaur Durangon (Bizkaia) eta Jose Elorrieta idazkari nagusiak esan du AHT "inposaketa" dela. Bide batez, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio aitor dezala oraindik ez duela "inolako erabakirik" hartu proiektu horri buruz. Haren ustez, Jaurlaritzak egitasmoa gauzatzeko "argudiorik ez" du, "modernitatea eta progresoa baino ez ditu aipatzen" eta "Ibarretxe tren birtual batean eserita dago, erabaki ez duten proiektu bat gidatzen".
Ana Agirre Jaurlaritzako Industria sailburuak eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak ELA kritikatu izan dute azkenaldian, sindikatua AHTren kontra agertu delako. Elorrietak "lotsagabeak" deitu die, eta "argudioekin eztabaidatzeko" eskatu.
ELAren ustez, Abiadura Handiko Trenak "ez du balioko pertsonen garraiorako, ezta merkantzien garraiorako ere". Gainera, treneko sarrerak oso handiak izango direla esan du. Ingurumenari egingo liokeen kalteaz, "aurrez eztabaidatu" egin beharko litzateke.
Sindikatuaren arabera, 1.200 lagunek hartu dute parte manifestazioan.
AHT
Elorrietak Jaurlaritzari eskatu dio aitor dezala oraindik ez duela AHTz ezer erabaki
ELAk Abiadura Handiko Trenaren kontrako eta tren sozialaren aldeko manifestazioa egin du gaur Durangon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu