Politika

Elorrioko PSE-EEren zinegotzi batek dimisioa aurkeztu du

Adolfo Garcia Herrero Elorrioko (Bizkaia) PSE-EEko zinegotziak bere kargua uztea erabaki du. Astelehen goizaldean pintaketak azaldu ziren bere etxeko horman. Paretan "Terrorista" eta "Egindakoagatik ordainduko duzu" jartzen zuen. Gainera, Balmasedako (Bizkaia) PSE-EEko egoitzari ere erasoa egin diote.

2005eko azaroaren 2a
15:01
Entzun
70 urteko Adolfo Garcia Herrerok Elorrioko PSE-EEko zinegotziak gaur aurkeztu du dimisioa.

Garciaren etxeari eraso egin zioten astelehen goizaldean, eta horren ondoren hartu du kargua uzteko erabakia. Balasedako PSE-EEren egoitzari, berriz, behin baino gehiagotan egin diote eraso azken bi asteetan, azkena gaur bertan. Pintura gorria eta horia bota dituzte paretara, eta jo puntu bat marraztu, "PSOE hiltzaile" leloarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.