Elorza: «Ibilbide luzeagoa izan dezake akordio honek»

PSE-EEko Odon Elorza. JUAN HERRERO / EFE.
2011ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, Odon Elorza diputatu sozialista kezkatuta azaldu da EAJk eta Bilduk Gipuzkoan erdietsi duten akordioarekin. Haren ustez, «ibilbide luzeagoa» izan dezake harreman horrek, eta beste instituzio batzuetara zabaldu daitekeela ohartarazi du. «Egibarrek Bilduren gobernua errespetatu zuenean, aurrekontuak laguntzeko estrategia eta bestegauza batzuk sartu zituen hor». Elorzarentzat, baina, «arraroa» izan da EAJren erabakia, zabor bilketaren gaian bereziki agertu duen jarrerarengatik. «Ez dut ulertzen. Edo Bilduk garrantzi handikoa den [atez ateko] sistemaren estrategia aldatzen du, edo EAJk gauza gutxigatik onartu ditu aurrekontuak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.