Politika

Elorza inputatu gisa deklaratzera deitu dute, Donostiako udaletxean Espainiako bandera ez jartzeagatik

Manos Limpias elkarte eskuindarrak egin du salaketa, Donostiako alkateari desobedientzia delitua egotzita. Ostiralean deklaratuko du.

2007ko azaroaren 28a
17:30
Entzun
Manos Limpias elkarte eskuindarraren salaketa aintzat hartuta, inputatu gisa deklaratzera deitu du Donostiako 4. Instrukzio epaitegiak Odon Elorza hiriko alkatea. Udaletxean Espainiako bandera ez duela jartzen-eta, "desobedientzia, prebarikazioa etabere funtzioak bazterrean uztea" leporatzen diote.

Horrenbestez, ostiralean deklaratuko du Elorzak. Manos Limpiasek Espainiako Auzitegi Gorenaren uztailaren 24ko erabakian oinarritu du salaketa. Ebazpen horren arabera, Espainiako banderak egunero eta ohikotan egon behar du egoitza publikoetan jarrita, eta Donostiako udaletxean halakorik gertatu ez denez alkatearen kontra jo du Manos Limpiasek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.