"Beti ona da egoera nola dagoen jakitea, eta Batasunaren mundu horrek oinarri demokratikoak onartzeko bidean aurrera egin dezakeen edo ez jakitea, ETAren mundutik askatuz eta terrorismoa arbuiatuz", esan du Odon Elorza Donostiako alkateak gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Hain zuzen ere, horren guztiaren berri izateko ezker abertzalearekin harremanak izatea zilegi dela defendatu du, eta EAJk indar politiko horrekin bilerak egitea "ulertzekoa" dela azpimarratu. Bilera horiek "tenperatura neurtzeko" balio dezaketela uste du.
Hala ere, Espainiako Gobernuak, Jaurlaritak eta PSE-EE bere alderdiak ETArekin eta ezker abertzalearekin elkarrizketarik dutela ukatu du, baina "zeharkako" harremanak egon daitezkeela iradoki.
Azken egunetan PPk behin baino gehiagotan leporatu die Zapateroren Gobernuari, Lopezen Jaurlaritzari eta, oro har, PSOE eta PSE-EEri ETArekin eta ezker abertzalearekin elkarrizketa prozesu batean egotea. Elorzaren ustez, PPren hauteskundeei begirako estrategiaren atal bat da hori guztia leporatzea, egoera tentsionatzeko eta ETAren biktimak Zapateroren kontra jartzeko.
Politika
Elorzarentzat ona da "Batasunaren mundua" zertan dabilen jakitea
Ildo horretatik, ulergarria iruditzen zaio EAJk ezker abertzalearekin bilerak egitea. Hala ere, ez du uste Espainiako Gobernua, Jaurlaritza zein PSE-EE indar politiko horrekin elkarrizketetan ari direnik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu