Eguraldia

Elur, haize eta txingor ekaitza datorrela eta, errepideetan kontu handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek

Gaur iluntzetik aurrera eguraldiak okerrera egingo duela iragarri dute metereologoek: elur, haize eta txingor ekaitza datorrela aurreikusi dute. Ondorioz, errepideetan arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek. Halaber, larrialdi eta zaintza zerbitzu bereziak jarri dituztela martxan jakinarazi dute. Esate baterako, ostiral gauerditik aurrera EAEko errepideetan 7.500 tonatik gorako ibilgailuei ibiltzea debekatu die Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

2004ko otsailaren 26a
19:49
Entzun
Halaber, sustantzia arriskutsuen garraioa ere debekatu egin du.

Ibilgailu arrunten erabiltzaileei, berriz, ahal dela norberaren autoarekin errepidera ez ateratzeko eta garraio publikoak erbiltzeko aholkatu die Jaurlaritzako Herrizango Sailak. Derrigorrean norberaren ibilgailua hartu behar izanez gero, badaezpada, pneumatikoen eta galgen egoeraaztertzeko galdegin dute, eta kateakhartzea zein erregai biltegia beteta izatea.

Errepidetara atera aurretik trafiko informazioko telefonoetara deitzea ere komenigarria da. Jaurlaritzakoa 902 112 088 da, eta 24 orduz indarrean da. Behin errepidean, normalean baino astiroago eta arreta handiagoz gidatzeko aholkatu dute, batik bat, leku laiotzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.