Eguraldia

Elur maila igo egingo da

Elurragatik emandako alerta amaitu da, eta maila igoz joango da arratsaldean, eta 700 metro inguruan geldituko da.

Sadarreko ftbol zelaia zuri esnatu da gaur. VILLAR LOPEZ / EFE
2016ko urtarrilaren 16a
09:58
Entzun

Heldu da negu giroa, baita elurra ere. Eusko Jaurlaritzak aktibatuta dauka Neguko Zaintza Plana. Izan ere, Araban Urduña, Herrera eta Opakuako mendateak itxi egin dituzte elurragatik, baina, egunak aurrera egin ahala, ireki egin dituzte hirurak. Nolanahi ere, okerrena pasatu da, eta elur mailak gora egingo du egunak aurrera egin ahala. Elurra 700 metrotan geratuko dela aurreikusi du Euskalmetek.

Elurra gelditu arren, hotza egingo du, eta iparraldeko haizea izango da nagusi. Baldintza horiek kontuan hartuta, izotza egitea da normalena, eta Euskalmetek alerta horia ezarri du. Bihar, lainoak egongo diren arren, ez da prezipitazio asko espero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.