Euskal Herriko kostan haize bolada eta olatu handiak egoteaz gain, barrualdeko mendi tontor batzuetan elurra bota du gaur, udazkenean aurreneko aldiz. Esaterako, Aralarren, San Miguelen (Nafarroa), BERRIA.INFOko irakurle batek bidalitako argazkian ikusten den bezala.
Pasaian (Gipuzkoa) portuko jarduera komertzialak etenda segitzen du. Zortzi ontzi itsasora ezin irtenda daude atzotik; izan ere, gaur goizean bokalearen sarrerako estazio ozeanometeorologikoak 5,3 metroko olatuak neurtu ditu. Donostian Paseo Berria eta Salamanca Paseoa ere itxita dituzte. Ipar-mendebaldeko haize zakarra dabil, 6-7ko indarrarekin.
Haize boladen indarra gauean jaitsi egingo dela iragarri dute meteorologia zentroek. Baliteke bihar eguraldi hobea egitea -tenperaturak 16 bat gradukoak izango dira-, baina asteburuan berriro egingo du hotz, eta euria latz.
eguraldia
Elur pixka bat ere bai
Euskal Herriko barruko tontor batzuk zurituta agertu dira gaur. Kostaldean haize bolada eta olatu handiak daude; Pasaiako portuak itxita jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu