Udazkeneko lehen elurtea iritsi da, eta horrekin batera, hotza eta izotza. Atzo Nafarroako eta Arabako leku ugaritan zuritu zuen, baina ez zuen eragin arazo nabarmenik errepide sare nagusian. Mendate guztiak zabalik daude, baita bigarren mailakoak ere, baina Izabako errepidean kateak behar dira handik ibili ahal izateko. Hotz egin zuen atzo goizean, eta hiriburu batzuetan zero azpiko tenperaturak harrapatu zituzten; Gasteizen eta Iruñean, esaterako, -3 egin zituen. Egune osoan hamar gradutik ez zen igo tenperatura.
Gaur ere antzera egingo du. Elurra 400-500 metrotan egingo duela iragarri dute. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak alerta horia bere horretan utzi dute, eta elurrari aurre egiteko plana abian dute. Nafarroako Gobernuak, esaterako, elurra kentzeko hamazazpi makina jarri ditu, badaezpada ere.
Barnealdean izotza egingo du goizaldean, eta, horregatik, errepidean kontuz ibiltzeko aholkatu dute. Leku batzuetan termometroak nekez pasatuko du zero graduko marra. Tenperatura beroenak bederatzi gradura iritsiko dira, batez ere kostaldean. Hain zuzen, kostaldean euriak ez du emango oraingoz atsedenik, eta tarteka zaparradak eta txingorra botako ditu. Biharko elur maila 700 metrotan kokatuko da.
Elurra 500 metrotik gora eta hotz handiagoa egingo du gaur
Araban eta Nafarroan elurra egiten ari da, baina ez du arazo handirik eragin errepide sare nagusian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu