Errepideak

Elurra dela eta, arazoak sotu dira Etxegarateko mendatean

Azken orduotan elurra itzuli da berriro Euskal Herrira, eta arazoak sortu ditu zenbait lekutan. Handienak Nafarroa eta Gipuzkoa arteko Etxegarateko mendatean izan dira; hain zuzen ere, ibilgailu pilaketa handiak gertatu dira N-1 errepidean, pare horretan, elurraren eta istripu txikien ondorioz. Une batean, errepide hori etenda egonda. Une honetan irekita dago, baina ilarak direla-eta kamioiak A-15 errepidera bideratzen ari dira Ertzaintza eta Foruzaingoa.

2004ko otsailaren 23a
13:30
Entzun
Elurrak arazo handiak sortu ditu goizeko lehen orduan Etxegarateko mendatean. Ertzaintzak eta foruzainek itxi egin dute: batetik, elurra kentzeko makina pasa zedin, eta, bestetik, zenbait istripu txiki gertatu direlako. Horietako batean, kamioi bat errepidean zeharka geratu da.

Ondorioz, auto ilarak sortzen hasi dira Nafarroatik Gipuzkoarako noranzkoan. Dena den, gerora errepidea irekitzeko moduan izan dira, eta une honetan, Etxegarateko mendatea libre dago. Hala ere, pilaketak ez dira guztiz amaitu. Kamioiak A-15 autobidetik ari dira bideratzen Ertzaintza eta foruzainak.

A-15ean ere izan dira arazo batzuk, baina txikiagoak. Zehazki, kamioi bat errepidean gurutzatuta geratu da Lekunberri inguruan, baina trafikoa eten beharrik ez da egon.

Elurra eginagatik, Hego Euskal Herriko errepide sare nagusiko mendateak irekita daude, eta ez dago problema handiegirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.