eguraldia

Elurra heldu da Euskal Herrira

Araban Altube, Legutio, Bernedo, Opakua, Orduña mendateetan, Nafarroan Sakana inguruan eta Gipuzkoa eta Nafarroa arteko A-15 errepidean elurra ari du. Elur maila 800-600 metrotan dago.

2009ko azaroaren 30a
17:52
Entzun
Iragarrita zegoen moduan euria eta elurra ari du gaur Euskal Herriko hainbat lekutan. Elur maila 800-600 metrotan dago eta besteak beste, Araban Altube, Legutio, Bernedo, Opakua, Orduña mendateetan, Nafarroan Sakana inguruan eta Gipuzkoa eta Nafarroa arteko A-15 errepidean eta Etxegaraten (Giopuzkoa) elurra mara-mara ari du. Gaur goizean Gasteizen eta Iruñean ere zuritu duela adierazi dute meteorologia zerbitzuek.

Tenperaturak ere behera egin dute eta negu giroa dago gaur zazpi hiriburuetan. Gaur goizean Gasteizen gradu bat zegoen, Iruñean hiru, Donostian bost eta Bilbon, Baionan, Maulen eta Donibane Garazin sei.

Elurra eta euriaz gain, haizea ere gogor ari da astintzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan alerta horia jarri dute 80 kilometro orduko abiadurako haizeteak espero direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.