Auto hartu behar duenak kontu handik egiteko gomendioa eman dute gaur ere. Izan ere, errepideetako egoerako okerrera egin du nabarmen, atzotik. Gauean elur asko bota du, eta urtutako urak eta elurra bera izoztu ditu hotzak hainbat zokotan.
Kamioik dute lanik zailena Euskal Herriko errepideetan ibiltzeko, memento honetan, A-8 autobidean bakarrik ibili baitaitezke. Autoek ere lan handiak dituzte, hala ere, esaterako, N-1 erabat itxita dago Etxegaraten, eta A-15ean ere ezin da ibili. Horretaz gain, nafarroako eta arabako errepide asko eta askotan kateak behar dira. Hori guztia, errepide-sare nagusiari begira, baina bigarren mailako errepideetan oraindik eta okerragoa da egoera.
Garraio sare publikoak ere arazoak ditu, eta Euskotrenek jakinarazi duenez, Azkoitia eta Zumarraga bitarteko errepidean ez dabil autobusik, eta ezta Elgoibar eta Azpeitia bitartean ere.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako errepide-sareari buruzko informazio gehiago
Nafarroako errepide-sareari buruzko informazio gehiago
Eguraldia
Elurrak eta izotzak egoera aldrebestu dute errepideetan
Iragarrita zegoen bezala, eguraldiak okerrera egin du. Elur asko bota du gauean, eta hotz handia egiten duenez, izotza ere badago hainbat lekutan. Guzti horrek errepideetan eragin du, txarrerako, eta behar beharrezkoa ez bada, autoa ez hartzea gomendatzen da. A-8 autobidea da kamioientzako irekita dagoen errepide-sare nagusiko bide bakarra. Besteak beste, N-1en kateak behar dira Etxegaraten, eta A-15 ere erabat itxita dago. Gainera, Arabako eta Nafarroako hainbat errepidetan kateak behar dira. Gainera, datozen orduetan eguraldiak okerrera egitea espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu