Eguraldi hotzaren eraginez, elurra aurreko egunetan baino beherago esnatu du gaur goizak. Alerta egoera mantendu egiten da elurragatik, eta hiru mendate itxita egon dira Euskal Herriko bigarren mailako errepide sarean: Herrera Araban, Sanpelaio-Arene Bizkaian eta Zaraitzu eta Maule artekoa Nafarroan eta Zuberoan.
Opakua ere itxita egon da goizean, baina ireki dute gero. Gainera, beharrezkoak izan dira kateak Urrakin Gipuzkoan, Orduñan eta Bernedon Araban, eta Izaban Nafarroan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gainera, hiru istripu gertatu dira elurraren eraginez, Gorritin, Lekunberrin eta Araban, eta arreta handitzeko eskatu die gidariei. Elurrak sortu dituen arazoez gain, Miarriatzen bi istripu jazo dira A-63 autobidean, eta bi norabideetan arazoak egon dira.
Eguraldi iragarpenek esan dute egunean zehar ez zela elur askorik espero, batez ere barnealdean, baina iluntze alderako kostan bota dezakeela, eta alerta horia mantendu dute. Elurra 200-300 metrora iragarri dute. Egunean zehar Bilbon 3 gradu espero ziren gutxienez eta 7 gehienez; Gasteizen -2 gutxienez eta 2 gehienez; Iruñean -1 gutxienez eta 4 gehienez; eta Donostian 2 gutxienez eta 6 gehienez.
EGURALDIA
Elurrak zenbait eragozpen eta istripu sortu ditu egunean zehar
Urrakin, Bernedon eta Izaban beharrezkoak izan dira kateak. Miarritzen A-63 autobidean bi istripu izan dira, eta arazoak egon dira bi norabideetan. Nafarroan hiru istripu gertatu dira elurraren eraginez, eta Nafarroako Gobernuak arreta handitzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu