Elurrarekin batera arazoak iritsi dira errepideetara

Nafarroan egin du elur gehien: Erriberako leku batzuetan 5 zentimetro iritsi ditu. A-15 autobidean eta N-1ean Etxegarateko mendatean elurra egin badu ere, errepide sare nagusia zabalik dago. Bigarren mailako Arabako eta Nafarroako zenbait mendatetan kateak behar dira. Oro har, arreta handiz gidatzeko eskatu dute elurrak eta izotzak sortutako arriskuagatik. Iragarpenen arabera, orduek aurrera egin ahala gora egingo du elur mailak.

2007ko abenduaren 18a
16:05
Entzun
Metereologoek iragarri bezala, elurra egin du azken orduetan hainbat lekutan, batik bat, Nafarroan. Erriberako herri asko zuritu ditu elurrak -Andosillan eta Lerinen 5 zentimetro iritsi ditu-, eta, halaber, arazoak izan dira bart eskualde horretako errepideetan. Estellerrian, Iruñerrian eta Lekunberri inguruan ere egin du elurra. Kale garbiketa zerbitzu berezia jarri du abian Lizarrako Udalak, elur dezente egin duela-eta ibilgailuk eta oinezkoek kalean ibiltzeko arazorik izan ez dezaten.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Nafarroako Gobernuak eguerdian eman duten informazioaren arabera, errepide sare nagusian ez dago arazo berezirik N-1ean etxegaraten eta A-15ean Leitzaranen elurra egin duela agertu badute ere.

Bigarren mailako errepide sarean, korapilatsuagoa da egoera. Moztuta dago NA-5310 errepidea, Uxuen. Era berean, kateak behar dira Nafarroan Olazti eta Lizarra arteko errepidean, Urbasako mendatean, eta Izaba eta Zuberoa artekoan. Araban, berriz, Herrera, Opakua eta Bernedoko mendateetan behar dira kateak

Nolanahi ere, goizetik eguerdira nabarmen egin du hobera errepideetako egoerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.