denboralea

Elurraren eraginez, gorabeherak errepideetan

Kateak erabiltzea beharrezkoa da Hegoaldeko hainbat mendatetan.

Elurra Erreniegan. JESUS DIGES, EFE
2014ko abenduaren 28a
09:17
Entzun

Urduña eta Herrera mendateak itxi dituzte kamioientzat, eta gainerako ibilgailuek kateak edo neguko gurpilak erabili behar dituzte. Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera, Azazeta eta Opakuan ere beharrezkoa da kateak erabiltzea. Arretaz gidatzea gomendatu du, berriz, Barrenilla, Etzegarate, Bernedo eta Doneperain.

Nafarroan, Belaguako mendateko errepidea, NA-137, itxita dago 47 kilometrotik aurrera, elurragatik. Done Mikel Aralarko errepidean (NA-7510) kateak erabiltzea beharrezkoa da, Baraibartik aurrera. Gainerako errepideetan ez dago arazorik, Nafarroako Gobernuaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.