Ekaitza

Elurraren eta eguraldi txarraren ondorioz arazoak errepideetan

Herrerako mendatea eta Belaguakoa itxita daude. Bigarren mailako errepide sareko hainbat gunetan behar dira kateak. A-15 autobidea itxi egiten dute aldiro-aldiro, elurra garbitzeko.

2008ko martxoaren 5a
12:04
Entzun
Behera egin du elurrak leku askotan eta, ondorioz, arazoak eta trabak sortu dira errepideetan, batik bat, Araban eta Nafarroan. Araban, esaterako, Herrerako mendatea itxita dago, eta Kruzetan, Bernedon, Opakuan eta Urduñan kateak behar dituzte ibilgailuek.

Nafarroan, berriz, errepide bakarra dago itxita: NA-1370 errepidea, Belaguako mendatean, 16. kilometrotik aurrera. Aldiz, kateak derrigorrezkoak dira gune askotan, zehazki, honako mendateetan: Lizarraga, Urkiaga, Ezkurra, Artesiaga, Egozkue eta Aralar.

A-15 autobidea, berriz, itxi egiten dute aldiro-aldiro, bai Donostia aldera bai Iruiñea aldera, elurra garbitzeko. Inguru horretan trafikoa motel dabilela ohartarazi dute.

N-1 errepidean, Altsasun (Nafarroa), berriz, kamioi batek artaziarena egin du Etxegarateko mendatetik hurbil, eta auto ilarak eragin ditu. Halaber, AP-10 errepidean, arreta handiz ibili behar da Altsasu eta Irurtzun artean.

Informazio zehatza

Errepideen egoerari buruzko informazio zehatza honako zerbitzuetan jaso daiteke: Nafarroari buruzko 900400100 doainiko telefonoan, edo webgune honetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa 902112088 edo webgune honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.