Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo20:00ak aldera Ertzaintzak 16 urteko neska baten deia jaso zuen. Amak tratu txarrak eman eta egun osoan zehar ohean kateatuta eduki zuela adierazi zien.
Ertzainak bizilekura iristean zortzi metroko katearekin oheari lotuta aurkitu zuten neska. Berak orkatilari lotuta zeukan katea.
Gazteak azaldu zien bigarren aldia zela ohera lotzen zuela. Tratu txarrak ere behin baino gehiagotan eman zizkiola esan zuen. Gorputz osoan zehar ubelduak zituen, eta ospitalera eraman zuten.
Ama hara joandakoan atxilotu zuten, eta gaur epailearengana bidali dute. Aitaren berririk oraindik ez dauka Ertzaintzak.
GIZARTEA
Emakume bat atxilotu dute Bilbon alaba ohean kateatzeagatik
16 urteko neskak ubelduak ditu gorputz osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu