gizartea

Emakume bat atxilotu dute Gasteizen, bere ama eta semea hiltzea egotzita

Atxilotuak emandako azalpenei esker aurkitu zituzten atzo 67 urteko emakumearen eta hiru urteko haurraren hilotzak.

2009ko abuztuaren 7a
13:23
Entzun
27 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen, ustez bere ama eta semea hil dituelako. 67 urteko emakumearen eta hiru urteko haurraren hilotzak Burgosen (Espainia) aurkitu zituzten atzo, atxilotuak emandako azalpenei esker. Atxilotutako emakumea Burgoskoa da.

Polizia 67 urteko andrearen desagerketa ikertzen ari zen, bizilagun batzuk aspaldi ez zutela ikusi salatu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.