Joan den ostiral arratsaldean jaso zuen abisua Gasteizko udaltzaingoak. Bikotearen etxera joan zirenean, emakumeak labana batekin mehatxatu zituen haiek ere. Gizonak ez zuen emakumearen aurkako salaketa jarri nahi izan.
Larunbat goizaldean, bestetik, udaltzaingoak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Gasteizen baita ere, bikotekidea jo zuelakoan.