Piztu Bilbo Itzali MTV plataformak salatu egin du Ertzaintzaren jarrera, eta MTV egin du gertatutakoaren erantzule: "Gure kaleak militarizatu dituzte, eta ekitaldia babesten ari ziren segurtasun indar pribatuek eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu eta beste bi identifikatu dituzte".
Mugimenduak ukatu egin du Ertzaintzak esan bezala emakumeak inori eraso ziola. Atxilotua aske utzi zuten atzeman eta gutxira.
Plataformak "diru publikoa alferrik galtzea" eta "gutxiengo batentzako hiri bat" eraikitzea egotzi dio EAJri. Hala, bihar arratsalderako deitu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Protesta Plaza Eliptikotik abiatuko da, 18:00etan.