Euskal Herria

Emakume bat bere 7 urteko alaba hiltzen saiatu da, Senperen

Haurra Baionako ospitalean dago atzo arratsaldetik. Andrea atxilotu egin zuten jendarmeek.

urtzi urkizu
2014ko maiatzaren 19a
13:40
Entzun

Atzo 18:00etan izan ziren gertakariak Senpereko (Lapurdi) Kantia auzoan. 'Kazeta.info' atariak jakinarazi duenez, andre bat bere alaba hiltzen saiatu zen, soka batekin itoz. Herritar batek neska konorterik gabe ikusi zuen, bide bazterrean, eta berehala eman zuen abisua larrialdi zerbitzuetan. Haurra Baionako ospitalera eraman zuten, eta pediatria zerbitzuan da ordutik. Jendarmeek emakumea atxilotu zuten.

Pierre-Marie Nousbaum Senpereko auzapezak esan duenez, ama zein alaba ez dira Senperekoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.