Iruñeko Udaltzaingoaren arabera, emakume bat bortxatu zuten atzo goizean Iruñean. Erasoa Labrit pilotalekuaren inguruan izan zen. Emakumea, Bideko Amaren erietxean artatu zuten.
Sanfermien aurretik Emakume Internazionalistek, Bilgune Feministak eta Iruñeko Auzoetako Emakumeak elkarteek 699 68 76 89 zenbakia jarri zuten martxan, sexu erasoren bat jaso duen edonork deitzeko. Izan ere, elkarte feminista horiek jakinarazi dutenez, "emakumeok pairatzen dugun indarkeria sanferminetan bere maila gorenera iristen da Iruñean". Haien ustez, Nafarroako hiriburua Euskal Herriko "gune beltz" nagusietakoa da eraso sexistei dagokienez, eta horren lekuko jarri dute iaz Nagore Laffageren hilketa.
emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bat bortxatu dute Iruñean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu