Baldintzarik gabe espetxeratu dute J.M.S.C. Iruñeko 50 urteko gizonezkoa, pisukidea zuen emakume bat bortxatzea egotzita. Erasoa urriaren 13an gertatu zen. Foruzainek emakumea kalean topatu zuten. Edukiontzi batzuen aldamenean zegoen, negar bizian, edanda, eta soinean barruko arropa eta zamar bat baino ez zituen. Aurpegia handituta zeukan, eta ezpainetan urradura eta ubeldura ugari. Poliziak joan zitzaizkionean, emakumeak kontatu zien handik gertu zegoen etxebizitza batean bortxatu egin zutela. Pisukideak aurrena mozkortu egin zuen, eta gero bortizkeria erabili zuen emakumea bortxatu ahal izateko.
Foruzainak etxebizitzara igo ziren, eta gela bat hankaz gora zegoela ikusi zuten: arropa lurrean botata, ardo botilak nonahi, odol arrasto ugari eta edari alkoholdunen usaina. Erasotzailea identifikatu, eta goizaldera atxilotu zuten.
Emakumeak haren aurkako salaketa jarri zuen, eta, azaldu zuenez, alkohola uzteko tratamendua ari da egiten. Gizonezkoa horretaz baliatu nahi izan zuten, emakumea mozkortuz sexu harremanak izango zituelakoan. Emakunearen ezezkoa ikusita, bortxatu egin zuen, bortizki.
Emakume bat bortxatzea egotzita, gizon bat espetxeratu dute Iruñean
Kalean topatu zuten emakumea foruzainek, barruko arropa eta zamar bat jantzita eta aurpegia handituta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu