Gasteizko taberna bateko emakumezko bat eraso batetik defenditu duen gizonezko bat zauritu egin dute hiru lagunek, labankadaz. Ertzaintzak ustezko erasotzaileak atxilotu egin ditu.
Izardui Komandantea kalean izan zen gertaera, igande gauean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez.
Tabernako jabea da emakumezkoa, eta ostatua ixtera zihoala jaso zuen erasoa: barruan zen berezo bakarrak tximetatik heldu zion. Biktima oihuka hasi zen orduan, eta han inguruan zen gizonezko batek tabernako bezeroa kanpora ateratzea lortu zuen. Hori, ordea, beste bi lagunekin iritsi zen gero, eta emakumezkoa defenditu zuen gizonezkoari eraso egin zioten, bizkarrean labankada bat sartuta.
Ondoren ailegatu zen Ertzaintza eta, edukiontzi batean labana aurkitu ostean, erasoan parte hartu zutelakoan hiru gizon atzeman zituen. 35, 41 eta 43 urte dituzte.