ezbeharra

Emakume bat hil da bart Maulen sute batean

Beste bi lagun Donapaleuko klinikara eraman dituzte, kea arnasteagatik.

2013ko abuztuaren 12a
16:09
Entzun

Atzo gauean Maulen izan den sute batean, 41 urteko andre bat hil da. Suhiltzaileak 20:22an deituak izan ziren barda, Mauleko Sponde karrikako apartamentu batean sute bat bazelakoan. Mauleko, Oloroeko (Okzitania) eta Nabarrengoseko (Okzitania) suhiltzaileek parte hartu zuten sua itzaltzeko lanetan, eta Donapaleuko (Baxenabarre) eta Nabarrengoseko bi anbulantzia ere deituak izan ziren.

Auzoko bi pertsona Donapaleuko klinikara eraman zituzten, keak eragindako kalteengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.