Gizartea

Emakume bat hil da Bilbon gaur, kamioi batek harrapatuta

Zornotzan auto gidari bat zendu da errepide istripuan.

2008ko maiatzaren 21a
13:20
Entzun
72 urteko emakume bat hil da gaur goizean Bilbon, eraikuntzako kamioi batek harrapatu ostean, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Garcia Salazar kalean izan da istripua, goizeko zortziak baino pixka bat lehenago, gasolindegi parean.

Hantxe bertan zendu da emakumea.

Zornotzan (Bizkaia), berriz, auto gidari bat hil da goizeko lauretan, autoarekin kamioi batekin aurrez aurre jo ondoren 634 errepidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.