17:00etan gertatu da istripua, Burgin, NA-137 errepidean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, emakume bat eta gizon bat zihoazen istripua izan duen autoan. Ibilgailua errepidetik atera, eta errakarantz erori da. Emakumea autoan harrapatuta geratu da, eta larrialdi zerbitzuetako kideek ezin izan dute bizirik atera. Gizona Iruñera eraman dute ospitalera, eta ez dago larri.
Nabaskoze eta Zangozako suhiltzaileek parte hartu dute erreskatean, Izabako goardiako mediku taldearekin eta Nafarroako Ospitaleko anbulantzia bateko kideekin batera. Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da.