Emakume bat hil da Guardian (Araba) izandako auto istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Bi lagun ere zauritu dira istripu berean. Guardia eta Logroño (Errioxa, Espainia) lotzen dituen A-124 errepidean gertatu da ezbeharra, 10:30 aldera. Furgoneta batek eta auto batek elkar jo dute; ez dakite zergatik gertatu den istripua.
Suhiltzaileak joan dira istripua izan den tokira, zaurituak ibilgailutik ateratzera; baita bi anbulantzia ere. Errepidea itxia dago, eta Ertzaintzak ikerketa ireki du istripuaren nondik norakoak argitzeko.