Emakume bat hil da gaur Arratzu-Ubarrundian (Araba) gaur eguerdian, N-1en, bi kamioik elkar jo ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.
Hamabi eta erdietan izan da istripua eta emakume hura kamioi baten barruan harrapatuta geratu da. Kamioiak su hartu du, gainera, eta suhiltzaileen beharra izan da. Atera dutenerako hilda zegoen emakumea. Portugaldarra da, 35 urtekoa.
Madril alderako N-1 errepidea itxita dago eta trafikoa N-104tik desbideratzen ari dira.
Istripua
Emakume bat hil da gaur Arratzu-Ubarrundian, bi kamioik elkar jota
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu