48 urteko emakumea hil dute labankadaz Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Ustez haren 23 urteko semea izan da erasotzailea, eta Ertzaintzak atxilotu egin du, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
14:00ak aldera deia jaso du Ertzaintzak, Lasarte-Oriako Zelaialde karrikan gazte bat haren ama erasotzen ari zela jakinaraziz. Horiek bertaratu direnean, ordea, emakumea lurrean zegoen jadanik, eta larrialdi zerbitzuak ailegatu direnerako hilda zegoen, Herrizaingo Sailaren arabera.
Gizartea
Emakume bat hil du labankadaz ustez haren semeak, Lasarte-Orian
14:00ak aldera izan da gertaera. Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu