Arratsalde hasieran aurkitu dute gorpua Asparrenan (Araba). Ertzaintzako iturriek BERRIAri azaldu diotenez, gasolindegi baten alboan topatu dute, A-1 autobidearen inguruan. 15:20an. Hilketaren hipotesia da nagusia ordu honetan: BERRIAk jakin duenez, Alemaniako emakume bat da hildakoa, eta indarkeria zantzuak ditu.
Ertzaintzak Europako Poliziaren bidez jaso du hilotzaren berri. Hedabide batzuen arabera, kamioizale bat atxilotuta dago, eta hilketa aitortua luke. Horren ondoren jasoa luke abisua Ertzaintzak, eta aurkitu dute gorpua gasolindegi alboan.