Igande goizaldean gertatu zen erasoa, Arabako hiriburuko Ortiz de Zarate kalean, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Lekuko batek gizon-emakume batzuk ikusi zituen eztabaidan 06:00ak aldera, taberna batetik irten ostean. Eztabaidan ari zirela, gizona belaunarekin kolpeka hasi zitzaion emakumeari buruan.
Hara joanda, udaltzainek egiaztatu zuten andreak zauriak zituela buruan eta ezpainetan. Gizonezkoa, 52 urtekoa, atxilo hartu zuten udaltzainek, genero indarkeria egotzita. Andrea erietxean artatu zuten, eta ez du salaketarik aurkeztu.